HIZKUNTZA-EDUKIAK
- Auto-ebaluazioa. B2. Gai naiz
- Nominalizazioa -T(Z)EKO Gai izan / Gauza izan
- Nominalizazioa -T(Z)EA / -T(Z)ERIK Eduki/Egon / Atalak. Zer eginik-Ezer egiterik. Ariketak
- Hiztegia: hitz:Lexiak eta lokuzioak
- Nominalizazioa. Taula eta Ariketak
- Nominalizazioa. Teoria eta Taula
- Nominalizazioa. Teoria eta ariketak
- AHOLKU. -T(Z)ERAKOAN, -T(Z)EAN, -TUTAKOAN /Ariketak
- AHOLKU. -T(Z)EKOTAN
- Deklinabidea 1. Atalak
- Deklinabidea 2, Atalak
- Puntuazioa / Puntuazio markak. Teoria
- Hiztegia. Sinonimoak. Hitz egiteko gaitasuna (7. or.)
- Aholkuak. Guztiok gara hizkuntzaren bat ikasteko gai. (10. or.)
- Hiztegia. "Kutsidazu bidea, Ixabel". Joxean Sagastizabal
- Testuen analisia. Atalak
- Eskema nola egin. Gizakuntzaren prozesua (20. or.)
- Ariket@n
ENTZUMENA
- Hizkuntzak ikasi. Ataza. Hitz egiteko gaitasuna. Ariketa
- Hizkuntzak ikasteko lotsa galdu behar da. Jasone Cenoz. Ariketa
- Iñaki Alkorta. Atzerrian hizkuntzak ikasteko egonaldi pertsonalizatuak. Audioa / Bideoa
- Atzerrian hizkuntzak ikasten. Ariketa
- Hizkuntzak ikasteko zailtasunak. Ariketa
- Babelium Project. Ariketa
- Barnetegian. Ariketa
- Entzunez ikasi. Ataza. (24. or.). Fakun Aznarez eta Jabier Muguruza
- Euskaldun berri maitia: Mintzalagunak. Bideoa
- Kutsidazu bidea, Ixabel! Filmea
IRAKURMENA
- Ohiko topikoak hizkuntza ikasteaz
- "3 Mariak". Arantxa Urretabizkaia. Ariketa
- Errusiera ikasteko teknika. Ariketa
- Suediera ikasteko teknika. Ariketa
- Txinera ikasteko teknika. Ariketa
- Hizkuntzak ikastea. Ariketa
- Hizkuntzak. Hiztegia 1. Ariketa
- Hizkuntzak. Hiztegia 2. Ariketa
- Hizkuntzei buruzko berriak. Izenburuak. Ariketa
- Liburua. "Kilkirra eta roulotea" Joxemari Iturralde. Euskaldunak jardunean (26-28 or.)
- Liburua. "Kutsidazu bidea Ixabel!" Joxean Sagastizabal
IDAZMENA
- Idazlan laburra. Lagunarteko gutunak. / Hizkuntzak ikasteko propaganda orria.
- Idazlan luzea. Hizkuntza biografia, itzultzaile lanpostu baterako. Eredua / Hizkuntzak ikastea. Camille Fauque
MINTZAMENA
MATERIAL OSAGARRIA
- Bakarrizketa. Nire ikas-prozesua (9. or.) / Hizkuntza biografia. Nire hizkuntzak. /
- Elkarrizketa. Poliglotak gara? (4. or.)
Zenbat hizkuntza dakizki? Aipatu baten batzuk.
Nire hizkuntzak
Hegoa Mendiboure
blogs.uab.cat/biografieslinguistiques/
2008/12/12/nire-hizkuntzak/
_________________________________
Hizkuntzak ikastea. Inma bisitaria
Camille Fauque. blogari.net/iraia
- Ideia bat paragrafo bat
Hizkuntzak ikastea. Inma bisitaria
Camille Fauque. blogari.net/iraia
- Ideia bat paragrafo bat
Sasoi hartan, askotan izan genuen Handi hizpide, baita Gorrik hartu berri zuen erabakia ere. Afalondo batean esan zidan udan ikastaro bat egingo zuela euskaltegian. Agian, azaldu nion harridura ezabatzeko argitu zidan inbidia sumatzen zuela Laidarekin eta haren lagunekin hitz egitean, eta ez zela euskaraz irakurtzeko gauza. Hori entzun nuenean jabetu nintzen zeinen arin eransten zituen Gorrik hitz berriak bere hiztegira, ikastaro, euskaltegi. Esate baterako, lehen aldiz konkortzen ari nintzela esan zidanean, ejerzizioak egin behar nituela agindu zidan. Berehala aldatu zuen, ordea, hitza, eta handik aurrera, nire bizkarrezurra aipatzen zuen bakoitzean, ariketa erabiltzen zuen, edo, Laidak Handiren berriak biltzen zituzten paperei txostena deitu bezain pronto, izen hori erabiltzen zuen huts egin gabe. Betidanikoa du Gorrik hizkuntzekiko trebetasuna. Bere gaztelera nirea baino hamaika aldiz aberatsagoa da eta bere euskara, are euskaltegira joan aurretik, nirearen pareko. Horretaz gain frantsesa ere menderatzen du eta gauza da ingelesez zerbait esan eta ulertzeko.
Euskaltegikoa adierazi zidanean esan zidan berak ikasi egin nahi zuela, ez zuela besteei etengabe lezioak emateko irrika duten zahar horietako bat izan nahi. Zer pentsa eman zidan eta, askotan bezala, iruditu zitzaidan ni erdibidean nengoela, ez nuela Gorriren ikasteko grina baina, era berean, ez nuela besteei eskatzen ez zituzten aholkuak emateko gogorik ere.
Euskaltegitik etorri zitzaidan, uda hartan, mintzalagunaren kontua ere. Gorrik esan zidan bazegoela han euskara ikasten ari zen jendea eta, astean behin-edo, norbaitekin euskaraz hitz egitea komeni zitzaiela, ikasten laguntzeko. Noski, ezetz esan nion. Nire euskara landu gabea da, ez naiz apenas bi hitz idazteko eta irakurtzeko gauza. Ezetz esan nion, baina alferrik. Aste hartan bertan hasi ziren etxera etortzen bi neska gazte, bertakoak baina euskaldun berriak. Izen moderno horietakoak dituzte, Gorrik eta Laidak modernoak baina zaharrak direla esaten badute ere. Aitziber eta Naroa. Biak lanean ari dira eta horregatik behar omen dute euskara, lanean eskatzen dietelako. Gero esango dute lehengo garaiak hobeak zirela, baina nik eskola gazteleraz eman nuen eta euskarak ez zigun etxetik kanpo ezertarako balio. Orain, berriz, lana finkatuko badute euskara ikasi behar dute. Lastima Joxek ez dituela garai hauek ezagutu.
- Eta zu zein hizkuntzatan zara irakurtzeko, ulertzeko, mintzatzeko edota idazteko gai?
- Eta zu zein hizkuntzatan zara irakurtzeko, ulertzeko, mintzatzeko edota idazteko gai?
___________________________________________