Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen .
Xiru-liruri, xiru-lirura,
nork du
kantu eder hori?
Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada .
Xiru-liruri, xiru-lirura,
nork du
lili xarmant hori?
Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ?
Xiru-liruri, xiru-lirura,
zuk maitea ene pena hori!