Marta Cardenas artista donostiarrak (1944) eskuz margotutako lana izango
da 49. Durangoko Azoka iragarriko
duen kartela. Azken urteetan Gerediagak euskal artista bati
enkargatu dio irudia, arte plastikoen sortzaileek ere euren alea
ipintzeko kultur diziplina denak batu gura dituen Azokan. Aurreko edizioetan
Itziar Okariz eta Nestor Basterretxea izan ziren kartel egileak, esaterako.
